Aurkezpena
linea
Enpresa
  Egitekoa / Ikuspegia / Balioak
Kalitatezko Politika
Datu pertsonalen babesa
Konpromisoa ingurumenarekin
linea
Erabiltzailearentzako Informazioa
  Instalazioak
Kokapena
Bisita orduak
Sendagilearen txostena eskatzeko
Gomendioak
Alta
Sendagilearen txostena eskatzeko
linea
Jarduerak
linea
Harremanetarako
linea

aniversarioespacioblanco
 
Jarduerak
Zentroko egitasmo  terapeutikoak duen diseinuaren arabera pazienteek eguneroko egitarau jakin bat izaten dute jardueratarako nahiz astialdirako, ordutegi jakin baten barruan.

Helburuak bat baino gehiago dira: pazientearengan  jarrera eraginkorra lortzea, bere denbora antolatzen ikastea, erantzukizunen  onarpena, harremanetarako gaitasuna eta lankidetza, aholkuak eta arauak jarraitzea eta bere autoestimua sendotuko duten gaitasun pertsonalak garatzea.

Jardueratan hastea, pazientearen egoera psikopatologikoaren araberakoa izango da.

Baratzagintza eta lorezaintzako egitaraua: Lurrarekin eta aire librean taldeka ematen da jarduera hau eta euren artean zereginak elkarbanatuz.

Eguneroko Bizitzako Jardueren Egitasmoa:
Norbere buruaren zainketan entrenatzea: garbitasun eta txukuntasun pertsonala, janzkera, elikadura eta jabegoko gauzak begiratzea: (ohea, gela, ea.), diruaren erabilera.

Taldeko Psikoterapiako Egitaraua: Psikologo baten gain geratzen da.
Lanbide Terapiako Egitaraua: Eskulanetarako lantegia, margolanak, saskiak egiten, buztin-lanak, josketa eta ehun-lanak egiten direlarik. Bakarka egiten diren lanak dira, talde-giro baten barruan.

Jarduera Fisikoen Egitaraua:

Etxeko lur-sailetan eta inguruetan ematen dira paseoak, eta pazienteak bakarrik ala laguntzaileek lagunduta.

Usurbilgo Udal Igeritegira irtenaldiak taldeka.

Usurbilgo Udal Kiroldegira irtenaldiak taldeka, sasoian egoteko gimnasia ariketak egiten dituztelarik.

Orientazio soziokulturalerako Egitaraua: pazientea eta gizartearen arteko harremanak sustazteko.

Zine jarduera: Asteburuan  irten ezinik gelditzen diren pazienteei aisialdirako jarduera bat eskaintzea da