GURE EGITEKOA
Usurbilgo Sendategia erakunde pribatua da eta Osasun Mentalean osoko arreta zerbitzua eskaintzen du Euskal Autonomia Erkidegoan, bertako nahiz beste Autonomia Erkidegoetako paziente horien beharrei erantzunez.
Kalitatezko zerbitzua eta etengabeko hobekuntza dira gure xede nagusiak. Horretarako gogotsu dihardugu lanean: prozesuen hobekuntzan, eta, etengabeko prestakuntza bidez, profesional-talde kualifikatu bat finkatze-lanetan, eta erakundearen xedeak betetzeko konpromisoan.
Gure jarduerek pazienteen ongizatea lortzea dute helburu, giza harremanak eta tratu profesionalak zaintzearen bidez. Gure abiapuntua paziente bakoitzari hurbileko arreta eskaintzea da, bere xede terapeutikoekin bat datorrena, hau da, paziente bakoitzaren egonkortasuna eta birgizarteratzea helburu hartuta.
Gure lanaren ondorioz sortuko dira baliabideak, erakunde osoaren (nagusien eta langileen artekoa) etorkizun iraunkorra segurtatuko dutenak.
IKUSPEGIA
Etorkizunari buruzko gure helmuga da pazienteek, profesionalek, erakundeek eta inguruko gizarteak aitor dezatela Usurbilgo Sendategiaren bikaintasuna, osasun mentalarekin zerikusia duen erakunde gisa. Laguntza-ibilbide luze baten ostean, hazkundea dugu xede, gure zerbitzuak dibertsifikatu eta gizartetik datozen hainbat eskakizunetara egokitzeko.
BALIOAK
Balioak dira gure erakundearen ardatz. Beroietan biltzen dira gure asmoak, gure jarduerak garatzeko eremu etiko eta erreferentzia izan direnak eta izango direnak.

|