Gaur egun badu 78 ohe ere jartzeko tokia, bakarkako gelatan nahiz binakako gelatan banatuta, denak kanpora aldera begira eta bainu-gela erantsita dutela gehienetan.
Eraberritze-lanak 2005. urtean amaitu ziren. Gure instalazioek hoteletako erosotasuna eskaintzen dute (gelak, bainu-gelak, espazio irekiak...) eta horretaz gainera, prestaera oneko laguntza zerbitzuak, gorabehera psikikoak dituzten gaixoen tratamendua errazten duen ingurune natural paregabean.
|
Gure zentroak baditu liburutegia, kapera, hainbat ekimenetan elkartzeko areto berezituak, eta gainera, terapiak egitea xede duen eraikin bat (eskulanak, talde-terapiak, ea.). Paziente bakoitzari egokienak zaizkion jarduerak antola daitezke bertan. |