Gaur egun Usurbilgo sendategiak 55 langile baino gehiago ditu eta Ospitale Erregimeneko Pazienteei Laguntza Psikiatrikoa eskaintzea da egungo jarduera.
Gure zentroaren azken urteetako bilakaera egokiaren adierazlea da pazienteen asebetetasun-maila altua. Gerora ere pazienteen asebetetasun-maila hori bermatzen jarraitzeko, eta inguruarekiko ardura geure egiteko, kontziente gara garapen ekonomikoak eta ingurumena babesteak bateragarriak izan behar dutela. Horregatik, geure gain hartzen dugu kutsaduraren prebentziorako konpromisoa eta hitzematen dugu ingurumenaren gai hau presente egiten joango garela, gure antolamenduaren eguneroko kudeaketan, egunetik egunera hobetuz.
Edozein giza jarduerek bezala, gure enpresak ingurumen-inpaktuak eragiten ditu. Hori dela eta, hitzematen dugu ingurumenean arrastoa utzi dezaketen aspektu –kontsumo eta hondakin– nagusiak identifikatu eta neurtuko ditugula, eta langileen prestakuntzaz arduratu garela, gure jardueraren eta horren funtzioen aspektuei buruz sentsibiliza daitezen eta euren lanpostuan duten jokaera gure konpromisoaren isla izan dadin, kontuan hartuz lehentasunezkoak direla energiaren kontsumoa, bilgarrien erabilera egokia eta hondakinen kudeaketa.
Ingurumenari buruzko legedia betetzetik haratago, ingurumenaren etengabeko hobekuntza lortzea da gure erronketako bat, eta, horretarako, aspekturik nagusienak murrizte aldera, urtero berrikusi eta definituko ditugu ingurumenari buruzko xedeak, helmugak eta programak.
2008ko uztailaren 8an
|