Zainpeko eta ardurako ditugun patologiak Psikiatria orokorraren alorrean daude:
Nahasmendu afektiboak (Bipolarrak, Depresioak....)
Nahasmendu psikotikoak (agerraldi psikotikoak, Eskizofreniak...)
Nortasun eta egokipenezko nahasmenduak.
Alkoholismoa eta drogen mendekotasuna.
Gure zentroan sartzen diren pazienteak honakoetatik datozenak dira:
Osakidetzako saretik: bai Donostia Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuko Akutu Unitatetik, nahiz Ospitalez kanpoko Osasun Mentaleko Zentroetatik.
|
Aseguruak: Hitzartutako aseguru batzuk lirateke: Adeslas, Aegon, Asisa, DKV, Igualatorio Médico Quirúrgico, Ipresa, Lagun Aro, Muface, Sasfal....
Barneratze partikularrak ere egiten dira.
Sendategian sartzeko osasun txartel indibiduala eta NAN erakutsi beharko da. Aseguru baten bitartez sartzekotan zeure aseguru etxeari berri ematea beharrezkoa da, harrera formalizatu ahal izateko. Horretaz gainera, psikiatra mediku baten txostena ekarri beharko da. |